Orrialde:Chants populaires du pays basque (1870).pdf/78

Wikitekatik
Orri hau berrikusi gabe dago

CHORIÑUAK KALOIAN

(Ziberutarrez).

Choriñuak kaloian
Tristerik dü khantatzen;
Dialarik han
Zer jan, zer edan,
Kampua desiratzen,
Zeren, zeren
Libertatia zuiñen eder den!

Kampoko choria
So'giok kaloiari;
Ahal balin bahedi
Hartarik begir'adi,
Zeren, zeren
Libertatia zuiñen eder den!

Barda amets egin dit
Maitia ikhusirik:
Ikhus eta ezin mintza
Ezta phena handia
Eta ezin bestia?
Desiratzen nuke hiltzia!