Orrialde:Demokrazia patriarkala.pdf/15

Wikitekatik
Arazo bat gertatu da orria hau berrikusterakoan

Ongizate erregimen motak

Polanyik erabili zuen estreinakoz (des)merkantilizazio (de-commodification) hitza; Oftek garatu zuen hurrena; ondoren, hiritartasun sozialari buruz jarduteko erabili zuen Marshallek, eta Esping-Andersenek, berriz, ongizate erregimenak sailkatzeko, horiek eskaintzen duten desmerkantilizazio mailaren arabera. Merkantilizazio mailak hauxe erakusten du: zenbateraino dagoen ongizatea merkatuaren mende. Zehatzago, ongizate estatuak zenbateko eskubideak berma ditzakeen merkatu ekonomikotik kanpo. Desmerkantilizazioa aztertu nahi badugu, merkantilizazioa xehatu behar dugu lehenik eta behin, eta horren haritik egingo diegu lehendabiziko kritika demokraziaren, ongizatearen eta merkantilizazioaren kontzeptu patriarkalei (Orloff, 1993, 2001). Hauxe da abiaburua: egungo gizarteetan instituzioen bidez soilik lor daitekeela desmerkantilizazioa era masiboan, eta xede horretarako instituzio behinenak bi direla: estatua (egitura publikoak) eta familia, hau da, emakumeen eta ordaindu gabeko lanen eremua. Beraz, desmerkantilizazio irizpideek gizonen ongizatea baino ez dute neurtzen, izan ere, merkatuaren eta soldataren arteko lotura aztertzen dute, baina herrialde askotan, ordea, emakume asko merkantilizazioaren aurreko egoeran daude (Etxeberria, 2016) edo merkantilizazioak ez die desfamiliarizaziorik ekarri. Orain arte egindako ikerketetatik ondorioztatu dugu, Europar ongizate erregimenen arteko alderaketan, ez dagoela gizonek musutruk egiten duten lanaren arteko muturreko desberdintasunik, emakumeen artekoa asko aldatzen den bitartean, herrialdeak duen ongizate erregimenaren araberakoa baita. Horregatik diogu ez dela berdina ongizate estatu mediterraneoa, kontserbadorea, liberala edo sozial-demokrata edukitzea, simetrikoa edo asimetrikoa, zentralizatua edo deszentralizatua, edo-eta kapitalismo industrial ala finantzari batean txertatua egotea. Horregatik, emakumeen egoera, batez ere langileria klaseko emakumeena, guztiz desberdina da Norvegian, Estatu Batuetan, Britanian, Alemanian, Espainian edo Frantzian.

3. TAULA: EUROPAKO SINPLIFIKATUA

Erregimen liberala (Erresuma Batua)

(mendebaldeko)

ONGIZATE

Merkantilizazioa: 4tik 4

Erregimen sozialdemokrataiparraldea (Norvegia, Merkantilizazioa: 4tik 2 Finlandia, Islandia) Erregimen kontserbadorea Merkantilizazioa: 4tik 3 (Alemania, Frantzia) Erregimen mediterranearra Merkantilizazioa: 4tik 3-4 (Espainia, Italia, Grezia) Oharra: 4ko eskala batean, 4 handiena da eta 1 murritzena.

ERREGIMENEN

KOADRO

Familiarizazioa: 2-3 (klase sozio-ekonomikoaren araberakoa) Familiarizazioa: 1-2 Familiarizazioa: 3-4 Familiarizazioa: 4

15