Orrialde:Doloretaco Ama Virgiñaren Novena.pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 12 —

Gurutcean illic icusi ezqueero, eta tormentuac igaro ciralacoan, icusi cenduenean Soldadu bat, lantza jaso eta Jesus onaren biotza idiquitcen, eta zurea erdiratcen! Orduan saiets sagradutic, gure salvacioco atea idiqui, ete odola eta ur garbia Iturri artatic irteten icusi cenduen. Zure tormentu eta dolore onegatic arren beguira zadazu, eta odol precioso eta ur gozo artan nere anima garbitcen lagundu zadazu, Ceruci ate artatic seguru sartu nadin: eta Novena onetan escatcen dedan favorea, beraren gloriaraco eta bere salvacioraco baldin bada. Amen.


SEIGARREN EGUNECO ORACIOA

¡Nere Ama Santisima, eta martiri gucien Erreguiña!¡Cer dolorea zure biotzac artuko zuan, araco Jesus zure Semeari aranzazco Coroa, eta iltce odolez beteac atera ciozcatenean!¡Ay ta nolaco fede eta amorioaz zure escuetan artu, eta adoratuco cenduen!Orduan igaro cenduan dolore eta pe-