Orrialde:Ebanyelio saindua San Luken arabera (1887).djvu/85

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

urrundanic Abraham eta Lazaro haren besoetan;
24 Eta oihu garracica erran çuen: Aita Abraham, urrical çaite nitaz; igorraçu Lazaro: erhi punta urean bustiz, ethor dadin ene mihiaren frescatcerat, ecen min garratcetan naiz su gar huntan.
25 Eta Abrahamec ihardetsi çuen: ene semea, orhoit çaite çure bician içan ditutçula çure onthasunac, eta Lazaroc han içan dituela bere çorigaitçac; bainan orai bozcariotan da, eta çu min garratcetan çare.
26 Eta hortaz berce alde, lece handi bat eçarria da gure eta çure artean; halacoa non hemendic çu ganat iragan nahi direnac ezpaitiote; ez-eta hortic hunat iragan.
27 Eta erran çuen: othoizten çaitut beraz, aita, igortceaz ene aitaren etcherat;
28 Ecen bortz anaya baditut, amoreagatic errenda deçoten ni naicen estatuaz condu; beldurrec hec ere yin diten auhenezco lekhu huntarat.
29 Abrahamec ihardetsi cion: badituzte Moise eta profetac; ençun ditçaten hauc.
30 Bainan erran çuen: ez, Aita Abraham; bainan hiletaric norbait yoaiten bada hec ganat urriquituco dira.
31 Eta Abrahamec erran cion: ezpadituzte ençuten Moises eta profetac, eztute guehiago sinhetsico hiletaric norbait pizturic ere.


XVII CAPITULUA.
Jesus-Christoc solas eguiten du bere discipuluei gaizbideaz, barkhamenduaz, eta fedearen indarraz, cerbitçari ez deusez; hamar lepradun sendatcen ditu, eta mintço Jaincoaren erresumaren ethorçapenaz, eta Guiçonaren Semearen egunaz.