-12-
rretan escutarmaren gañean jaso zuten Garzia Jimenez jaunarequin Naparroan. Iru toqui abec oso egoquiyac ziran gudetaraco ta iruretan alchatu zuten salbatzallearen gurutze santuba, ta bere itzalpean asi ziran, nolatan jaquin gabe galdutaco erriyac berriz irabazten, umantasuneco gudic gogorrenaren bitartez.
Ezta sinisterraza naparrac bereala sortu zutela, ainbeste urtean, guero berezcoegondu zan Naparroco erreguetza; baña gauza ziurra da beintzat mahomatarrac zercarten indarraren contra cristau guziyac bat eguin zutela, beren burubac gorde bearrac eta bata besteaganaco-gorrotoac zecarzquiyan calteac quendu nayac eracarri zituala, uri, ibar ta erri-batubetaco aguintari guztiyac, danentzat Jaun bacarra auqueratzera, Jaun ori izan zediñ, echeco atietan zegoan mairu etsayaren aurrean, Erri guziya zuzendu ta guidatuco zuan guizona.
Era orretan, lenago alcarrequin anaiguda gaiztoetan bizi ziran jenteac beste bizi izateco guisa bat artu zuten, ta ordutic aurrerantzean, guztiyen cristautasunari bacarric beguiratzen ziotela, zaldun ba