Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/19

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-15-

andiquiyetacoagatic, bere onorearen apainduriyacgatic eta bere ausardi leñarguizcoacgatic; ta orrezaz gañera naparren Erregue izateco diñatzat, ta egundaño garaitu eztuen erri onen aguinteraco guizon egoquitzat artu zutelaco. Ala ta guziz ere guizon illcor ta argala zan aldetic, utsaldiyen batzuec izango zituala uste degu, bada zerbaitetan uts eguiten eztuanic eztago iñorcho, ta egun ayetaco guertaerac ematen duten arguira beguiraturic, ezta gueyeguizco esatea izango, zaldun orrec lo- tugabeco griña gaiztoen batzuec bazituala, ta bear bada, Jaungoicoac ala naita, griña oyen azpiyan menderatuba egondu zala lenbizi, bere animaco indarrac guerora obequi ezagutubac izan zitezen.

III.

Esaera zarrac diyonez, Errotabide deritzayon Val de Ollo-tic Goñiraco bidean, bere echera zetorrela, zerbait gauza gaistoen bat guertatu zitzayon, ta guertaera orrec oquertu zizquiyon Goñicoari bere bizitzaco izaquera ta ibillera on guztiyac. Bere gogamenen barruban sartuba ta bere