Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/20

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-16-

nai-izate guztiyac iristeco amesetan zijoalaric, icusi zuan bere beguiyen aurrean baselizachoetan bacarric eta otoitzean egoten ziran guizon oyetaco baten antzeco bat bere jazquera luzean chit ongui batua, betico bizitza latzean bazegoan guisaco arpegui argalarequin, bere adierazi-nai illun ta arrigarrizcoaren bitartez gauza andiyac aguertzera balijoa bezela. Teodosi oso arrituric guelditu zan, bada egun artan artaracoac zeuzcan biotza ta anima; ta ez bacarric arritu, baita ere oso miñbera ta oña- zez beteric guelditu zitzayon barru guztiya, illeta soñu negargarriyarequin, besteac oiez bezelaco guizon arrec esan zizquion gauzac aditzean. «Bere santu-ichuraco esate beltzarequin gauzic oquerrenetaco bat sinisterazi zion. Teodosio jaunaren onore zaintzallea bazan irudira, ta jaun onen gaitzac erruqui ematen bazlyon bezela, aguertu ziyon, emasteac saltzen zuala, aditzera emanaz, echeco morroi dollor batec laguntzen ziyola emazteari echearen izen garbiya loitzen zuten gaistaqueri guz- tiyetan. Ta gauza au dana, mallaric malla, chit ongui auqueratutaco itzaquin esan