-21-
tzu ziran jaquitean! Galdetu ziyon emazteari nondic zetorren, zertan zebillen, ta zein ziran bere guela ta oyan lotan zeu- denac. Galdera oni erantzun ziyon emazteac, Teodosio canpoan zebillen bitartean bere gurasoaquin zer eguin zuan: echera ecarri ayec obequi zaintzeagatic, eta arratsalde artan, apariya eman ta guero, ezconberriyen oyau ipiñi, obea zalaco, ta berac, Constanzac, otoitz aldi bat eguitera eleizara irten.»
Ezta irudimena asco estutu bear jaquiteco nolaco arri, eta samiñ beltz, sacon negargarriyan erorico zan ustegabeco guraso illtzalle au. Bacardadeco guizon guezurtiyac esan ziyon ipuya sinistaturic bere biyotzean eguiñ zuan amorruzco gazteluba erori zitzayon bat-batera, ongui lotugabe arri cascarrez eguindaco chabola erortzen dan bezela; lantuba ta negarra zeriyola, esan zion bere emazte bildurtiyari zer eguin zuan, nola ta zergatic bere naigabe icaragarriya ezin iñola arindu zualaco; eta gu- rasoac ill ondorean bereala biyotzaren erdira etorri zitzayon damu sacon eguizcoac Teodosioren izate guztiya bete zuan, eta,