Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/26

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-22-

zeruco intz gozoa bezela, biyotzaren gañera erori zitzayon Jaungoico zuzenaren erruqui santuba. Constanzac eramanpen an- diyarequin jaquin zituan bata bestea baño samiñagoa ziran albiste biyac: bere leyalta- suna ezta baidan jarri zuala Teodosioc: alta ta amaguiyarreba zar onbidetsubac be- escubarequin illaci zan zirala.

Orrela izan zan alboerriyetaco guizon guziyac izuturic utzi zituan oben icaragarri au; orrela izan zan Goñico zaldunaren ibilbideac oquertu zituan guertaera; ori izan zan, san Miguel Golainguerubaren bitartez Euscalerriyari laguntasuna emateco Jaunaren erruquiyac billatu zuan asiera ta zimenduba, bada Goiaingueru orrentzat zuten naparrac, eta batez ere Teodosioc, deboziyo edo beguirune ta maitetasun andiya.

Zerutar gudalariyen aguintzalleagana biyurtu zituan bere beguiyac guraso-illtzalle errucarri onec, eta bere otcitz bero ta siñiste sutsuban arquitu zuan bere samintasun neurrigabea gozatzeco ezti piscacho bat.