Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/27

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-23-

V.

Beñere sendatu ezingo zan doecabetasun orrec ematen ziyon naigabearen erdiyan, donede edo relijiyoan billatu zuan Teodosioc animaraco poz apur bat. Icusi zuan beraceguindaco oben arrigarriyac ol-ez bezelaco ta eracusgarri oneco miñari[1] ta neque bear zuala, ta Jaungoicoaren ontasunac eguiten ziyon deadar samurrari jarraitzeco asmoetan zegoala, ezagutu zuan Lurrean Jaungoicoaren ordezco ziranac bacarric ipiñi zezaquiyotela gauza guziyen Eguille onari eguin ziyon iraintasunac bear zuquean miñari edo neque osasungarrizcoa.

Antziñaco liburu zar batzuec diyote, Teodosio Goñico apaizaren aguinduba eguiñaz, san Marziano apezpicoagana joan zala Iruñara ta apezpico santu onec, guertaeraren arrigarritasuna icusi zuanean, edo Teodosioren damu ta umiltasuna ezaguturic, aguindu ziyola joan zedilla Erromara, Aita Santubaren oñetan auspeztu, ta bere escubetatic, arc bear zuan miñariya artu ze- zan. Dana dala gauza ziurra da beintzat,

  1. Miñaria. - Penitencia