-25-
catea urratzea guertatzen zan toquiyan bertan eguin zezala eliz bat Miguel santubaren izenean, baña errezago da siñistatzea eliz eguite ori Teodosio beragandic irtengo zala, bada esan degu len, beguirune andiya ziyola Miguel santubari, ta orain diyogu berriz Goyaingueru au Teodosioc bere laguntzalle ta zuzendaritzat auqueraturic zeucala. Oso aguiriyan dagoan gauza da, Aita Santubac eman ziyon miñariya, zerutic zetorquiyon gozotasuna bezela artu zuala beregan Teodosioc, bere pecatuben parcaziyoraco, ta ezagun guztiyac eracuste on bat izan zezaten; ta eziñ guenezaque siñistatu bigarrengo zama[1] gogor au nai-ta-nayezcotzat emango zitzayola, gauza chit gaitza ta ia ezin eguin dan guisacoa dalaco.
Orrelaco gogamen ta asmoacquiñ etorri zan bere sorterrira Teodosio, asi zuan aguindu zitzayon nequezco bizitza, gogo bero bizi batequin, ta ondorengo eunquida luzeac esaten dute ichutasuneco ordu batean gurasoen illtzalle izan zanac eracu-
- ↑ Carga
S. Miguelen condaira-3.