Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/30

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-26-

tsi zuala guero, mundu guziyaren aurrean, zeñ andi ta biyotzaren erdicoa zan berac eguindaco gaistaqueriyagatic sentitzen zuan damua. Orain esango ditugun guertaera batzuec aguertzen dute ongui.

VI.

Condaira zarretan sustraya ondo artuta guero, gauza onen gañean iracurgarriric ederrena eguin duan izcribatzalle andi batec, bere iracurgai orretaco izape[1] baten aboan ipintzen ditu, nic emen jarrico ditudan itz batzuec, eta itz oyec adierazten dute, chit arguiro, nola eramaten zuan Teodosioc bere gañean ipiñi zitzayon neque-talde gogorra[2]

—«...atzo arratsaldean lenbizico, ziyon Petronilac Apezpicoari, sartu nintzan arzuloan ta itz eguin niyon. Izuturic gueldi-

tu nintzan bere arpeguiya icustean, ta muguiquidaz ta onbidez betea gañera.» Zeñ utsa zegoan bizitoqui ura! ¡Zer euquieza bertacoa! ¿Nola bizi litezque era orretan, lurrean sortubac? Udan, belarra ugari da

  1. Personaje.
  2. Navarro Villoslada Amaya o los vascos en el siglo VIII deritzayon liburuban.