-28-
oso argal ta aulduba iruditu zitzayon, bada etzeucan azal ta ezurra baño besteric. Etzuten ezagutu: ille ta bizar zuri luze quiseur ta latzaren artetic osta aguiri zitzayon ildaco gaizonaren irudico arpegaiya, argala, eguzquiyac errea ta izotzac gogortuba. Arpegui artan gueyen icusten zan gauza beguiyac ziran: bertan zeucan bizitzaren indarra, bertan gorputzac bear zuan argui ta berotasuna.»
Ta benetan, antziñetaco erriyeu jardunac diyo, Teodosio leñarguiyac urtietan bizitzic necagarriyenean igaro zituala egu- nac, Aita Santubaren aguinduba eguiteagatic; cate bat guerriyan lotu ta egurrezco gurutze batequin ibiltzen zala bacartadean basamortutic zear, ta iñor inguruban zanean igues eguiten zuala; Jaungoicoaren erruquiyac bere escu zabalarequin, lagundu ziola chit ascotan; ta azquenez, orain esatera goazen guertaera, beste andiyago baten aurreticoa, bere erri ta eche inguruban igaro zitzayola.
Guertatu zitzayon, edo biyotzean esna zeuden sentierac aguintzen ziyotelaco, edo animaco naigabe ta nequeac gueitzeagatic