-29-
Goñi aldera joan ta bertaco basoetan ibiltzea, betico otoitz ta miñariyac eguiñaz. Goñi barrutico Ayedo deritzayon mendiyan, guerrico catearen gartza[1] edo burni zati bat erori zitzayon, zeruco laguntzalleac eguiten ziyon mese de bat bezela. Teodosioc toqui ura gurutze batequin señalatu zuan, gueroagoco eganetan bertan eliz bat jasotzeco ustearequin, ta eliza jasoaizanzan antziñetatie diyotenez. A. Burguic esaten du onetaraco bere emazte Constanzari deitu ziyola toqui artara; baño nola Jaungoicoaren erruquiyan zeucan Teodosioc bere icharopen-confianza guziya, siñisgarriagoa da etzuala emaztea icusico bere zor guztiari arpeguiya eman ta aguindu zitzayon dana ongui bete zuen artean. Edozetara ere, Goñico inguruetatic alde eguin, ta Aralarco mendira joan zan, ta emen igaro zitzayon Condaira onen guertaeric andiye- na.
VII.
Barranca gañean jaiquitzen dan Aralar mendi arro ta latzean, ego aldetic eta An
- ↑ Eslabón