-30-
dia deritzayon beste mend! beltzaren aurrez aurre, gaurco egunetan Excelsisco Miguel santubaren eliza dagoan toquiyan, eremu edo basamortu bat zan orduban, arcaitz, sasi ta larrartean leize-zulo edo lurruspe andi itzal bat zuana. Lurruspe orretara ez omen ziran joaten beñere artzai, egurbiltzalle ta icazquilleac, ziyotenez, abere zital gaistoz betea zegoalaco, ta batez ere sugulna edo dragoi icaragarrizco baten bizilecuba zalaco. Antziñetatic esaten dutenez, Teodosioc leize-zulo ori auqueratu zuan bere bizitoquitzat, gorputzari neque berriyac eraman-eraziyaz anima salbatzeagatic. Zulo artan, Aralar gañetic izaquiyaren[1] edertasun guziyac icusiyaz, Jaungoicoaren equintz miragarriya beguiratubaz, nolaco escari beroac eguingo zizquiyon gure zaldunac bere Eguilleari! Ecaitzaren aserrezco ordubetan, Jaungoicoaren al izatea icusten duan chimista azcarrean, Teodosioren anima guda-zaleari irudituco zitzayon, bear bada, Miguel Goiaingueru santuba icusten zuala suzco ezpatarequin ¿nor Jaungoi
- ↑ Izaquia - Naturaleza