-36-
arquitzen bazan ere. Gueitu zan Miguel santubarenganaco jayera eguiñ ziran festa andiyac cristauen biyotzeco gozo neurri- gabea aguertubaz, eta Aralarco mendi latza beguiratuba izan zan, cristandadearen alde guzietatic, aldare santu bat bezela.
Teodosioc bere aldetic, guiñ zuanian bere gogoan lenbizi erabaquiya, guertaera miragarriyaren berriya erri ta auzoetan zabaltzeco, artu zuan asmoa, guertaera izanda zan lecu artan bertan jasotzeco oroicarri bat ondorengoae beti gogoan izan zezaten gaertaera au. Oroicarri au zan Eliz bat eguitea, bere bizilecn izan zan arcaitz zuloaren ondoan. Lambide an zan zirudiyan baño gaitzagoa, beguiraturic lecu soll, eta errietatic urruti, ta aldapatsa zegoan ari; baña fediac guziya garaitzen du, ta lanbide ontan ezin gnezurtatu zitequean egui pozgarri au.
Eguiñ zuan Teodosioc Elizacho bat, gaurco eguneco maisuen iritziyan latino-bizantino deitzen dan eguituracoa, artzen zuala Elizacho onec bere barruban arcaitz-zuloaren ondo edo azpi eguiten zuan aitza, eta onec zeucan sacon-une edo zulo