Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/41

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-37-

bat, beruntz luzeeran neurri ezin zitequena, gaur ere dirauena, eta emendic atera zan lengo zarrac diyotenez, pizti beldurgarri ura. Elizacho ura ez guziz aundiya, ta ar-uztai edo arcu bobedaquingoduna, eta ateac ditu senzilloac; abetaco batian (egüerdi alderacoan) issequi zituan, penitentziya eguin zuan zazpi urte ayetan gorputzetic zinzillic ibilli zituan cateac, guertatu zan mirariyaren oroipenac obequi iraun zezan; cate abec daude gaur ere ordu ban bezela, eta beren pisuba da Naparroco emezortzi libra escascho. Etzan guelditu Teodosio, artu zuan asmoa osoro betetzearequiñ, baizic nai izan ziyon eman bucaera bere diñaco bat jartzen zuala cristau-esqueinsari bat bezela, Elizachoa, Iruñeco Obispo Beneragarriyaren escuetan, Aita bati ematen baziyon bezela berac zaitu zezan; eguiñ zuan eche bat aren urrian eta anche bizi izandu zan gañeraco denboran comentu batean bezela, bere emazte Constanzarequiñ.

Onetaraco, aurretic eguiñ zuan beste Elizacho bat Goñico balleraco Ayedo-mendian cate sonatu aren malla len esan degun bzela ascatu zan lecuban.