Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/42

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-38-

Guertaera onen gañian escribitu izan danetic ateratzen dana da, Aralarco mendiyaren onean, Huarte Araquildic urrean, bazala orduraco comentu bat, Santa Maria de Samarzecoa deitzen zana (bere Eliz ta Ostatu echea oraindic an daude), Benito santubaren Ordenaco pralleac zeudela comentu artan, eta Obispoac artubaz guertaera au berari zegoquiyou ardura andiz, jarri zuala Excelsisco Miguel santubaren Eliza praile ayen escuetan, berac contu artu, ta serbitu zezaten, eta pensatu diteque, beti ezpada ere aldi batzuetan Excelsisco Miguel santubaren Eliz-echean bizituco zirala praileac, eta izango zala ura-guziya comentu bat bezela. Onetaraco asco degu gogoratzea batetic cristauen, religioaren gorabera beldulgarriyac, bere apaiz ta elizenac, moroac Españira etorri ziran denboran arriscutsu artan; eta bestetic, mendi arcaitsu ayetan arquitzen zan anparua.

"Excelsis-co" izen onec nundic duan bere jatorriya, edo zergatic ala deitzen dan, jaquitea, ezta oraiñ lanbide egoquiya. Guizaldi batetic bestera aotic aora datorrena da. Naparroco Erregue Sancho Nagu