-40-
guiñic zegoana denbora artaco goraberacgatic. Eguinquizun oni dagozquiyon paperetan aipatzen dira "Basilica Iruniense" ta beste Eliz batzuec, eta aben artian "Excelsisco Miguel santubaren Eliza" bere erriyarequiñ eta emendic, diyo eracuste batec, ezagutzen dala, Teodosioren Elizachoac bazituala dembora artan echeren batzuec bere inguruban, erri bat eguiten zutela. Iritzi oni indar ematen diyote echeren batzuen oñ edo zimendu oraindic diraudenac, batayatzeco ponte Elizan gaur ere icusten danac eta beste ezagungarri baliyo aundicoac, nola diran, Elizan ta bere inguruban arquitzen diran obi edo sepultura ascoac. Daquiguna da, Sancho asi zala Elizaren oneraco bere berriyac zabaltzen, erregalo ugariyac eguiñaz eta bacoitegue edo pribilegio andiyacquin goratubaz.
Erregalo aben artian bat gaur ere icusten dana da ecantzola guziz eder bat, 1028 garren urtean eguiña, uste danez, eta oraindic gaur erretablo orretan icusten dan baliyo andiyac adirazten digu, guchi gorabera, orduban izango zuan baliyoaren anditasuna. Bertan icusten da lenbi