Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/45

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-41-

zi beste iduri guziz ederren artian santa Maria Nagusiyaren talluntz edo imagiña baten erabesta edo copi berdiña, Iruñeco Eliz nagusi-Catedralian arquitzen dan bezela. Aita Burguiren iritziyan an daude Sancho Erreguearen ta bere emaztearen erantz edo erretratoac, eta abec izan ziran, uste danez, erregalo ori eguiñ zutenac, bada onetaraco ere badaude arrazoi sinisgarriyac. Ecantzola edo erretablo, edertasunean berdiñic eztuan au, oraindic an dago Elizaco aldare nagusiyaren gañian contu andiz jarriya.

Gogoan iduqui bear degun gauza da, gai ontan dauzcagun berri ta juan-etorri guziyac adirazten dutela, Eliz onen ta Iruñeco Eliz-nagusiyaren arteco elcartasun andiya; eta arrazoizcoa da gaur arteraño Eliz onetaco Chantriac iduqui duten zuzejaundea, eta onen jatorriya ere adirazoco degu guziz labur bederic, gañeraco gauzen antzera, lan au ez gueyegui luzetzeagatic.

Badirudi jendeac, jayera guziz andiya arturic, egunetic egunera zijoazela gueitubaz ara zijoazen cristabac; chiquiegui guelditzen zala Elizachoaren barruba ainbesteS. Miguelen condaira -4.