Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/48

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-44-

tzat, eta gañeraco debotoai ejenploa eman nayean.

Etzan alperricacoa izan Jaun onec eman zuan religiyo, deboziyo ta umilltasunezco ejemplo au. Obispo Jaunac denbora berean jartzen zuan Miguel santubaren anaidea, berroguei milla anai iduquitzeraño eldu zana, apaiz-naguzi bat eta beste oguei bere mendecorequiñ, eta emendic sortu zan escu-laroa alaco moduan, nun erregaloen ta escu-lanen bitartez, lau urteren buruan eguin zan Eliz andiya, Basilica. ¡Lanbide andi onetan Erregue bera asten zan languille mendeco bezela, eta deboto guziyac laguntzen ziyoten ere limosnaz edo esculanaz!

Deboziyoac eguiñ erazo zuan lan andi onen osagarritzat, eta baita ere Eliz eder onen anditasun gueyagoraco, eguiñ zan betico gogoan izango dan beste gauza miragarri bat: au izan zan Eliz onen donequida. Condairac diyonez eguiñ zan 1098 garren urtian, Agorraren lenengo igandea erori zan egunian[1]: orain ere

  1. «Agustin santubaren egunetic urrengo igandean» au izan oi da gueyenian Agorraren lenengo igandea.