Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/49

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-45-

igande orretan, au da, Agorraren lenengoan, eguiten da Eliz onen consagraziyoaren oroipeneco pesta. Ezagutzeco zer miragarriya izan zau Consagraziyo ura, asco degu jaquitea, onetareco bildu zirala zazpi Obispo: Naparroco Corteac, au da, Erregue ta bere ingurucoac, artu zutela parte andiya onetan, eta, beti sinistu zediñ guertaera au, ipiñi zirala zazpi aldare, zazpi Obispoen oroipenean; oroipenean; eta Obispo jaun abec eman zizquiyoten barcamen andiyac aldare ayetaco bacoitzari[1]

  1. Ona emen Obispo Jaun oyen izenac Iruñeco Eliz nagusico zuzelecu edo archiboan dauden paperac diyoten bezela. Bernardo Iruñecoa-Rodrigo Tarragonaco, Felipe Sopertino-Frai Basilo Armenoetaco-Frai Rodrigo Compostelaco-Frai Gil Vituriense, ta Guillermo Embredunense. Barcamen ugariyac eman dituzte Aita Santu, Cardenal ta Obispo Jaun ascoc, Eliz nagusico zuzelecu edo archiboco paperetan aguiri danez. Aita Santu Leon XIII-garrenac eman zuan barcament osoa, confesatu ta comulgaturic urtean bein, Excelsisco Miguel santubaren Eliza bisitatzeagatic, principe cristaben arteco paque ta elcartasunagatic, eguizco fedea gueitzeagatic, herejia acabatzeagatic, etc., erregutzen zutenentzat, eta barcamen au irabazi diteque purgatoriyoco animentzat.