-46-
IV.
Denbora ontatic aurreracoan, alde ba tetic fedeac, eta bestetic erri onen eguizco religiyoac, adirazi dituzte Goiaingueru santubaren ta bere Eliz ederraren gloriyac. Naparro ta Guipuzcoa denbora guziyetan juan izan dira bertara, ta Erregueac eta andizquiac, aberats ta pobreac elcarren ondoren eguindaco erregaloen bitartez espirituco ondasunen iturri agortu eziñalaco Eliz au, eldu zan ere lurreco ondasunetan guziz aberats izatera.
Naparroco Erregue VIII-garren Sancho zala, (indartsuba deitzen zana) Iruñeco Obispo zan Juan Tarazonac adirazten zuan bere naigabea Eliz nagusico cabildua bear bezela osatu gabe zegoalaco, bada etzeucan Chantrerie, eta beragatic Jaungoicoari ematen zitzayon adoraziyoa etzan Obispo jaunac nai ainbatecoa. 1206garren urtian jarri zuten Chantria Excelsisco Miguel santubaren errentetatic pagatzen zitzayola, eta, onetaraco eguiñ zan aguinduba, osoric arquitzen da oraindic,[1]
- ↑ Aita Burguic.