Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/55

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-51-

tzen zayola, dala jabe gabeco elizacho chiqui ta errucarri bat, lecu bacar artan utziya. Erri ontan arquituco dira zaldi, (bertacoac izanic), bear bezelacoac, arcaitz ta bidechigor ayetan gora igotzeco, osasuna biguñecoentzat, edo oñez juan nai eztutenentzat. Huarteco erriya alaya da, izanalean arrotzac ondo artzen daquiana, bidezcoari beti oudonai andiz beguiratzen diyona gañeraco gure mendi-erriyac bezela.

Erritic ateratzean, alaitzen da bidezcoaren biyotza icustean guziz antziñaco bacartegui, gaur Elichoca edo capilla eta ostatu eche Samarzeco Santa Maria deitzen dana, Excelsisco Miguel santubaren Elizaren mende dagoana. Emendic artu bear da araco bidea, nun ta uste-izateco eztan bidechigor ta labur beressen batzuec artzen eztiran. Igoera necatsuba da, batez ere bere lenengo zatiyan. Bideac oquer-une asco ditu, ta diruri arcaitzean tallatuba, irristatzeco goitic bera erortzeco lecu beldugarrizcoac dituana, eta juan bear da, zaldiyaren perrac arcaitza jotzean ateratzen duan otsaren ta bere irristaldiyen artian, edo beldur gabe igotzera animatzen duan guiyariyaren be