Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/56

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-52-

rriqueta alai ta issilldu gabecoa aditubaz. Baña beguiyac beste aldetic arquitzen dute atseguiñ gozoa berdetasun andi ura icustean, icusgarri beti berriya ta beti ederra. Aurreruntz ematen dan pauso bacoitza, icusgarri berri bat da, lurraren mudaldi berri bat, mundu miragarri au eguin duan Jaungoicoa zen arrigarriya dan eracusten diguna.

Goi-goyen dago Eliza, bere oñarritzat dauzcala andic aguiri diran erriyac, eta corcitzat zeruco odeyac. Ara igotzea, eziñ ditequean gauza diruri beetic beguiratuta, baña ala ere, lenengo aldapa igo ezquero, arquitzen da bide bat, aldapatsua bai, baña aldapa errazduna, eta guziz ondo dijoana. Eliza dago zelai guziz eder baten eguteraraco alboan, Auñemendico aize otza beti oi dabillen lecuan, aguiri dirala bertatic Naparroco mendi-illeraren oñarri aundiyen diran lecubac, baita ere Guipuzcoacoac, guztiz arcaitztsubac, Arabacoac, Bizcaicoac, Gaztelaco ta Aragoicoac.

Excelsico Miguel santubarena dijoanac, bere condairac eracusten duan guziya gogoan duala, sentitzen du biyotzeco bigun