Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/61

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-57-

guziz andiyarequiñ bere andan ipiñiric. Badaude ere errespeto andiz gordetzen diran antziñaco oiturac, eta ala, egun izendatubetan, eramaten da Santuba erri jaquiñetara, bere lenengo irteera Iruñera dalaric, eta emen urtero egoten da iru egunean, garizumaco pasco-astearen ondorengo astelen, astearte ta asteazquenean. Ez goaz orañ onen gañian itz eguitera, bada emen ori dagoquigunic ez degu uste.

Oraindic denbora guchi dala jarri da oitura bat, nolabait ere iraun dezan lecu santu artara eguiten diran bisita gogoan- garrienen oroipenac. 1889-garren urteco Baquillaren 3 ta 4-an, Naparroco cristau catolicoac eguiñ zuten erromeri bat Españian eguizco religiyo bacarra, au da, catolicoena, izatea erabaqui zanetic, cunplitzen zan XIII-garren eundi edo sigloa ospatzeco, eta erromeri ontan izan ziran 15,000 milla anima, Erromeri onec, beste ascoc bezela, nai izan zuan utzi ondorengoentzat bere juanera miragarriyaren oroipen irauncor bat, eta marmolezco arri zuri, erregalo lecu santu ari eguintaco batean, Elizara sartzeco atearen gañean,S. Miguelen condaira -5.