Edukira joan

Orrialde:Excelsisco Miguel Santubaren Eliza.pdf/62

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

-58-

dago ipiñiric erromeri au noiz eguin zan, baita ere orduco beste juan-etorriyac.

Marmol zuriyan dago ere escribituric nola XII garren Alfonso gure erregue zanac, eguiñ zuan ara bisita, imagiña ari ziyon deboziyo ta errespetoa aguertubaz, Betelutic juanic 1884 garren urteco Abustuaren biyan, bada denbora artan anche zegoan bere gorputzeco osasunagatic urac artzen. Bisita onec izan zuan aparteco graziya, bada juan zan aurrez abisatu gabe, gauza jaquiña bazan ere erreguec ara juateco zeucan gogoa, eta ala esqueñi zitzayon Iruñetic eramandaco gosari ariñ bat, eta jan zuan, berac ala nairic, lecu santu ura inguratzen duten pago-arbolen azpiyan eta bere bisita eguiñic joateracoan, bisita onen oroipenean utzi zuan doanqui-limosna bat.

Bucatu degu. Gure gogora badatozquigu oraindic lecu santu oni dagozquiyon gauz asco, baña ez goaz emen esatera. Zerbait utzi bear degu ara dijoan arrotz edo peregrino debotoarentzat, senti dezan an arquitzean, guc sentitu degun bezela, biyotzeco biguntasuna, aiñ barruco ta iraun