Orri hau berrikusia izan da
-59-
corra nun berdiñic eztuan, ta quendu ere ezin ditequean. Emengo semientzat badaude an oroipen santubac, anima garbiz adoratu bear diranac; Españico semientzat badago an, sarritatu bear dan egun gogoangarri baten oroipena: cristabaren biyotzarentzat dago aldare bat, gauza guziyen asiera ta azquena dan Jaungoicoa adoratzeco. Arrazoi onegatic mendi ura uztean, anima, ainbeste mirariyen Eguilleaganaco errespeto santu batez beteric, mingañac gauza bat bacarric esan dezaque, Elizaco bobedan aguiri danaren oroipenean; eta jaquinduri guziya dago esaera bacar orretan:
¿Nor Jaungoicoa bezelacoric?
AZQUENA.
Iruñen, 1894-garren urteco Ilbeltzian.
