Orrialde:Garoa (1912).pdf/100

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ezagunik ikusteko usterik gutxien neukanean:
—Non zabiltz, mutil? —esan ziran norbaitek, bizkarreko bat emanaz.
—Patxiko!
—Berbera.
Nere umetako lagun bat zan Patxiko au, erri txiki bateko sendakiña, baño erri aundietakoak baizen argia; berritxu samarra, baño bene benetan jakintsua; edozeñen gaiztakeriak agertzen zituana, baño bakoitzari berea ematen oso zintzoa; euskalerritar itxutua, baño iñorentzat gorroto gabea; zerbait lotsagaldukoa, baño txit egizale purrukatua; mingain zoli garratzduna, baño biotz bigunaren jabe ona; beti erriertan jardun bear zuana, baño jolastzallerik andienetakoa; itxuretan norbaitzuen etsaia, baño egietan askoren maitalea; gizon bero, bizi, ozpindua, baño adiskide leial ziur ziurra.
—Zorionean zatorzkit —esan nion.
—Zoritxarrean arkitzen zaitut —erantzun ziran.
—Nekeren bat aldezu?
—Zuri erakutsi bearra. Ezta neke txi-