Orrialde:Garoa (1912).pdf/101

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

kia, baño lagunagatik itz aspertu bat egin bearko.
—Aspertu altzera beñere izketan?
—Zurekin ez. Ni baño itz jario andiagoakin ezin izaten det nai aña egin.
Ta neri ezer geiago esateko astirik eman nai ezta, berak galdetu, berak erantzun, ta ezer sakondu gabe, gogora zetorzkion autu guztiak lardaskatuaz, asi zan nere gizona:
«Utzi zadazu pakean itz zaparrada samiñen bat entzutea nai ezpadezu. Gaur Gipuzkoa guztia ementxen da, batari ta besteari ongietorria ematen nabil, eztet zurekin egoteko asti andirik izango, ta entzun zadazu piskatxo batean. Onean nago, ta gozoro itz egingo dizut».
«Zuk eztezu emen emen iñor ezagutuko, itxas aldekoa zerata; baña nik bai, nik ezagutzen ditut batzuek. Begira: lurrean dauden zuaitz-gerriak ikusten dagoan baserritar ura Beizamakoa da, iñork uste duan baño gizon maltzurragoa. Zerbait erabilliko du buruan, gaur dirurik ez galtzeko edo biar edo etzi beste aposturen bat asmatzeko. Esaten dutenez, nekazaritzatik baño geiago irabazten du jokotik. Ezta gaizki, betikoa bada irabaztea... Beste buru zuridun