Orrialde:Garoa (1912).pdf/102

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

agure ori, Zaldibiko artzaia Orrek eztu txanpon askorik egingo iñoren alde. Artillezko jaka dauka berak soñean. Eztira ikusten asko gure egunetan era orretako jakak. Lenago bai, oroituko zera zu ere, lenago gure baserritar geientsuak beren etxietan egiten zituzten etxekoentzat bear ziranak, lodiak, sendoak, iraupen andikoak. Gero berriz eztakit nondik agertu zitzaizkigun ille urdiñezkoak, oso apañak, idun-mauketan lerro gorriak eta paparrean bera borlatxoak zituztela, ta oiek izan dira urtietan, emengo mendi gizonen jakarik politenak. Badira oraindik orrelako batzuek, bizkaitarren soñean batez ere. Ara orrako gizon kaikuak nolakoa daukan. Zein da bera? A! Bai, Apatamonasterioko etxejauna. Gizagaixoa! Irabazteko ustetan etorriko itzan baña emen utzi bearko dituk zizko berdean ekarritako urre zarrak. Etziok Bizkaian Zabaletakoari eramango dionik. Nequaquam. Apostutxo bat egin bear diot neuk ere etxejaun orri, ia gaurko aña irabazten detan... Emen gure ezker aldean daukagun mozkote gorri onek Eibarkoak izan bear du. Azoka guztietan izaten da, ta iñork eztu ezer sal-