Orrialde:Garoa (1912).pdf/103

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tzen edo erosten egundaño ikusi Baño eukiko du eginkizunen bat. Tutean oso azkarra omen da... Eskui aldean dauzkagu beste gizontxo bi, bata eztakit nungo errotaria, bestea, badakit nungo arakiña, sasi jakintsuak, malmutzak, bertsolariak, bestien lepotik galanki edaten dakitenak. Gaur ere sartuko dute urdallean pitxar bata gutxienez, ta goizaldea etorriko da oiek etxera orduko, buruak urdiñak dauzkate baña».
«Aizazu: beste ulerkera batean bai urdintasuna ugari dagoala ementxe. Txapela urdiña, amilla urdiñak, praka urdiña, pipetako keia urdiña, euritrakoak urdiñak, dana da emen urdiña, alkondara, abarka edo abarketak izan ezik. Urdiña ta merkea. Izango dira berriz ere eztulak eta alborengoak sendatzalle gaixoari gaberdian jaiki erazteko. Zuk eztakizu nolakoa dan gure bizitza errukarria. Ordu onean egin ziñan apaiz».
«Orratikan ere irauten dute oraindik gure antziñetako abarkak. Ikusi zazu: gizon zar guztiak dauzkate ta gazte askok, zuriak, bigunak, politak, muturrean begi beltzak dituztela. Oiek dira oñetakorik apainduenak, jaiegunetakoak. Astegunetan