Orrialde:Garoa (1912).pdf/104

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

beste batzuek izaten dituzte, zakarragoak, lodikoteak, begi gabeak, zimaurtzan edo lurpean erabiltzeko Satorrak ere eztaukate begirik».
«Eta ikasi zazu, bide batez, abarkadunetatik abarketak eta beste oinzorroak jazten dituzten gizonetara dagoan gora bera ta ezberdintasuna. Nere iritziz, abarkadun gizonak menditarragoak, benatsuagoak, patxadagokoak, gizaseme zar ta aginpidekoai begirune obean itz egiten dakitenak dira; abarketadunak ostera arintxoagoak, txoro ta txakillagoak, beren buruen irizte andikoak eta bestientzat destaña erreza daukatenak. Basetxetarrak, nere ustez, lenbiziko abarketa jantzitzean galdu zuten apur bat beren baserritartasuna, ta larruzko oinzorro argitsuak jazten berriz, ia uritartzat artu daizkegu».
«Naigabe andia ematen dit neri onek, bada urietako euskaldunak, danak ez baña bai askotxo, azaletik bakarrik dira euskaldun, mingañez dira sorterri zale. Tximista gorria! Ezadazula arpegi beltzaz begiratu. Deadarka esango dizut, albiste berria ezta baña. Urietan izurri txarra dago euskerarentzat; urietan jazkera zarrakin batera