Orrialde:Garoa (1912).pdf/105

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

joan zitzaizkigun gure oitura zarrak, eta jazkera berriakin batera datorkigu erdera, birao, nasaikeri ta txankamekeria Baserritarrak eztira gizon doneak, ez. Bai zera! Entzun didazu zer esan detan batzuekatik, ta eztitut guztien zauri ta zornak erakutsi. Orraztu bear andia daukate askok, badira norbaitzuk akerraren adarra baño okerragoak eta pozik astinduko nituzke gorosti makillaz pozik; baño ala ere, baserritarren artean, abarkadunen artean daude Euskalerri barruko euskaldunik egiazkoenak. Abarkadun gutxi ikusiko dezu erderaz mintzatzen edo abanera, xotis ta beste arrotz dantza nastuetan. Orretarako abarkak kendu bear dira lenbizi».
«Ara zergatik etortzen naizen, aldetan guztian, abarkadunen jai ta jolasetara. Astakeri batzuek egingo ezpalituzkete! Aitzen dituzte ba bereak eta bi. Dana dala, ni beti izango naiz abarkadunen maitale. Ze arraio! Nork eztu noizean bein astakeriren bat egiten? ... Ixo, ixo. Apostulariak badatoz. Agur, mutil, beste bat arte, gero ikusten ezpagera. Bost duro Zabaletakoaren alde!»
Oarkera batzuk egingo nizkion Patxiko-