Orrialde:Garoa (1912).pdf/106

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ri astirik eman balit: baño zeñek artu gizon txirimol arrekin itz egiteko tarterik?
Baño baneukan zeri begiratu. Gizon gazte, andi, bikain bi zetozen enparantzara, makutxik, astiro, ermo, lerden, ausarditsu, aizkora berri bana bizkarrean zekardela.
Iñazio Mari ta Jose Domingo ziran. Beren ondoan zebiltzan, toki egiñaz, aien alde, lagun ta auzokorik urrenak, arroxko ta zurikeri andietan, alderdi guztietara begira, aizkolarien oso adiskide zirala adierazi naian. Arrokeriak ere bere mallak oiditu: gorengoan jarri ezin dana, sarri egoten da goikoaren oñetan arro.
Jose Ramonek zekarzkian beste aizkora batzuk, anaiarentzako; ta beste askoren artean Peru Odolki zetorren Iñazio Marin aurretik, besoai eragiñaz, itza, pitsa ta kertenkeria zeriola. Joanes etzan iñondik agiri.
Aizkolari bietatik Bizkaikoa zan gaztiena, gipuzkoatarra bezin eder, zabal, sendo ta zaintsua. Oraindik etzuan iñungo enparantzan jokatu, baña bere erritarrak ziotenez, nai baño indar geiago zeukan, zumea