Orrialde:Garoa (1912).pdf/107

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

baño bigunagoa zan, ta begia ipintzen zuan tokian jartzen zuan aizkora Jose Domingo azpiratzeko gixonik etzan jaio.
Orrela esan zioten beintzat Ana Josepari Berrizko sagar saltzalle batzuek, eta orregatik billatu degu ain muker ta añutsu. Albiste oiek entzun baño lenagotik ere naikoa kezka bazeuzkan Ana Josepak. Bein baño geiagotan aditzen eman zion berak semeari, kendu zezala jokorako seta gaiztoa, etzedilla geiago apostuetan sartu, lan egin zezala, etxeari begiratu zaiola, baña ezkonduta gero ere, lengo lepotik zeukan arrek burua. Ai, nora joango ote zitzaizkon ezkontsaritzak emandako urre gorriak! Arantzazuko Amari Abe Maria bat mutil ura zuzendu zedin... apostua irabazi ta gero. Abe Maria graziaz betea Jauna da Zurekin... Aitak ere ondo erakutsi zion bere aserrea, ta garbiro esan zizkon esateko guztiak. Ez biguntzea mutilla! ... Bedeinkatua zera Zu andre guztien artean ta bedeinkatua da Zure sabeleko frutua Jesus... Bai, gurasoak alegiñak egin zituzten Iñazio Mari bide onean ipintzeko, baño alperrik. Nola be-