Orrialde:Garoa (1912).pdf/108

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

regain bizi zan... Santa Maria Jaungoikoaren Ama...
Zabaletako etxekoandreak etzuan bere burua ondo ulertzen ta etzuan, gai onetan, egia osoa esaten, bere anima barruan zer gertatzen zitzaion etzekialako. Zalla da norbere berri jakitea. Semeari etzedilla apostuetan sartu esaten zionean, naieza baño bere mutilla parregarri geldituko otezan bildurra ta berak aurreratutako diru ederren arriskua erakusten zuan geiago Ana Josepak. Aurretiaz izaten ziran beti onen erriertak, bada jokoa irabazi ondorean etzegoan Iñazio Mari bezelako mutillik, batez ere txanponen batzuk etxera eramaten bazituan. Iñoiz bein Joanes argiak adierazi oi zion lausotasun au, baño errez aztutzen zitzaion emazteari apuko berria zetorrenean.
Irakurlea: nik eztitut gauzatxo auek Ana Josepa makurtzeagatik ipintzen. Eztira orrenbesteko akatsak, etxekoandrea zan, ta etxekoandre danak egiten diote diruari ongietorri andia; ama zan, ta ama guztiak nai dute beren semeak gallurrik gallurrenean ikustea.