Orrialde:Garoa (1912).pdf/112

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rako alarau luze bat egin zuten, ta asi ziran batzuek berriren berriz biriak bota bearrean, eztarriak eten bearrean ojuka:
Ia, Jose Domingo maitia, ekin ortxe, ekin, zu lakorik eztagota! aufa! Ori dek, ori dek, ori dek jotzea! Aurrera, aurrera, eurea dek eta!
Etzan lelengotik igartzen garailari zein izango zan. Biak jokatzen zuten ederki; biak jotzen zuten zuaitz gerria gogor, azkar, zuzen, bear zan tokian bertan, alderdi batera ta bestera ezpal zati andiak boteaz, surtako egurrak txingarrak botatzen dituan gisara.
Lendabiziko zuaitza berdin berdiñean bukatu zuten... Orobat bigarrena... Ta irugarrenaren gañean, asieran bezela zeuden jokalariak, zail, zimel, zauli ta kementsu, zizt eta zazt, dinbi ta danba, batak besteari aurrerik artu ezinda. Apostularien armintasunak etzuan neurririk. Jaungoiko Donea! Zer gertatu bear ote zuan!
Jose Domingo ta Iñazio Marin erakusleak, gizon oituak, zuaitzen ondoan makurtuta, makillatxo batez erakusten zioten nun jo, ta eskuaz kentzen zizkaten kati-