Orrialde:Garoa (1912).pdf/113

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gatuta gelditzen ziran ezpal zatiak, izugarri pizkor; ta aurrean zeuden beste adiskideak, ortzak estutuaz, ezpañal okertuaz, buruari eragiñaz, ziñuka, inkezaka, jeupadaka, alegin guztiak egiten zituzten aizkoradunari laguntzen.
—Ia, Jose Domingo, —entzuten zan ziotela— ia, Jose Domingo, jo gogotik, ondo zuazda! Alimo, Ixio, alimo, bestea nekatu dek eta, geiago aiz ta, alimo!
Egundaño alakorik! Azkenengo zuaitzean, seigarrenean, or nunbait zebiltzan biak, berdin samar zeuden oraindik. Berdin, baño biak unatuta, adikatuta, piper gorria baño gorriago, izerdi patsetan, koipe ta lurrunetan, arnasa estuz, sutegiko auspoen antzera puzka, ta okotzetatik bera esne itxurako pitsa erortzen zitzaiela. Amaitu bear zuan jokoak eta nola iñork etzekian. Ura urduritasuna! Ura ezurretañoko ikara! Ura nik neukan errukia! Naiago nuan toki artara joan ezpanitz... Aizkolariok zearka begiratu zioten alkarri. Aiene! Galtzeko zorian zeukaten lagunen dirua, etxeko pakea, erritarren arrera ona, beren izen andia! Baño etzuten etsi nai, ez etsi beia jo arte. Len baño