Orrialde:Garoa (1912).pdf/123

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

iruditu zitzaizkon Bai, prantzezak, gaztelarrak eta euskaldunak nastean ibilli ziran burnibideak egiten; baño etzuan billatu arrobian, argintzan edo lurra jasotzen euskalduna bezelako gizonik. Euskaldunak egin zituzten, anitz lekutan, lur azpiko bide luzeak; euskaldunak zabaldu ta jantzi zituzten Atapuerta, Karraskal, ta Astorkillaskoak. Erri asko ikusi zituan berak, Juan Andresek, batzuk andi ta gizatsuak, Bribieska ta, Burgos ta. Burgos! Ura bai zala uria! Ango elizak, ango katedrala! ... Katedrala zer zan? Eliz andi eder bat, Oñatikoa baño ere askozaz andiagoa ta ederragoa. Katedraleko apaizak kanonigoak ziran, beste apaizak baño gradu geiagokoak, eta eliz artako buru Artzobispoa zegoan, Aita Santuaren urrengo gizona. A ze urrezko txapela erabilli zuan arrek Dagonilleko Andre Mariaren egunean! Urrezkoa, bai, urrezkoa, baita beatzean zeraman eraztun lodia ere... Urrutietara joan ezkero edozenbat gauza ikusten ta ikasten zan. Ara, berak, etxetik erten zuanean, tutik etzikian erderaz; baña orain edozeñekin mintzatzeko beste bazekian. Gaztelarrak burnibideari perroka-