Orrialde:Garoa (1912).pdf/125

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tia baño andiagoa ta ederragoa; eliz barruan, Aita San Iñazioren ondoan jartzeko euskaldun donerik politena egingo zaitut.
Etorberriaren gurasoak mutillaren esanakin etziran batere lausotu. Txit abegi ona egin zioten lenbizi, oso atsegiñez artu zuten beren besoetan; baña semearen erdal soñekoak begiratu, epeltasuna ikusi, euskera nastua entzun ta maitetasunik eza igarri ziotenean; ta batez ere, mutillaren erbestera berriz joateko asmoa jakin ta gero, pozaren ordez, naigabe minkaitza jaiki zitzaien erraien erdian.
Ara emen aitak Juan Andresi, bakarrik arrapatu zuanean, esan zizkon itzak:
—Ez aiz mendikoa, eztidurik gutarra, joan zaizkik emengo garo usaiak.
—Zergatik? Erderaz dakitelako?
—Erderaz jakitea ona dek, euskeraren kaltean ezpada.
—Gaztelerrian adiskideak dauzkatalako?
—Kristauak edonun bear ditu adiskideak, obeto esango det, edonun dauzka bere anaiak.
—Zergatik, bada?
—Eure baserrira, eure gurasoakana, go-