Orrialde:Garoa (1912).pdf/126

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

gorik gabe etorri aizalako Igartzen diat: ez ago i ondo emen; eure etxe barruan atzerritarra dirudik, jazkera ta izkeragatik baño buru ta gogoagatik geiago, bada ire buru ta gogoa erdalerriko irabazian dauzkak.
—Nork eztauzka? Baño nik alderdi guztietan goratu det Euskalerria.
—Eure burua goratzeagatik, apika. Ik eta beste askok, aoan Euskalerria, Euskalerria; biotzean norbera, norbera! Ta norbera esatean, dirua esaten diat iri. Ezagutze aut: gaztelar ta prantzezak beratzeko gaizki esaten dek, baño aien diruagatik eure sorterria salduko eukalata nago.
—Aita!
—Bai. Ta i bezelako euskaldunak badira makiña bat.
—Ezbeza orrelakorik esan, Aita.
—Ez adi orrelakoa izan, seme.
Ana Josepak ostera, betondoa zimurtuta, betiko aserre itxuran:
—Mutil, gauza batekin natxiok arrituta. Zer ekarri dek or, ezpain gañean?
—Orixen da galdera. Bibotea.
—Bibotea? Kendu izak bizar oiek