Orrialde:Garoa (1912).pdf/127

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ainbat lasterren, gurean eztek orrelako zikinkeririk beñere izan ta.
—Bai zera kendu! (Beatzez igortziaz). Ondo egoki dauzkat.
—Egoki? Zertarako egoki? Sudurreko urentzat malatua egiteko? Kendu bearko dituk laster, edo ta bestela...
Semeak etzituan kendu, baño Ana Josepak egin zion egitekoa. Juan Andres lotan zegoan txolartean, guraiza zorrotzez, trist, trast, moztu zizkion goi-ezpañeko bizarrak. Ze demontre! Fuera bizarrez! Zabaletan etzan bear biboterik.
Gertaera parregarria zan ura, ta parre andiak egin zizkioten orduan lagunak gure mutillari, baño berak etzuan batere parrerik egin. Zapuztuta, minberatuta, muturtuta, igaro zituan egun batzuek etxean; baño laster, amak egin zionagatik, edo aitak esan ziona egia zalako, edo eztakit zergatik, benik bein aspertu zan Oñati aldean, gogait eragin zion bere baserrriak, eta gurasoen damuzko itz ta egiazko mai-