Orrialde:Garoa (1912).pdf/128

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

tetasunaren eskariak entzun nai ezik, artu zuan berriro erdalerrirako bidea. Gertatua da.
Etzuan orratik beste zartara bat eramangabe Gipuzkoako lurra utzi. Zumarragara ia eldu zanean, zaldizko batek, Patxiko sendatzalleak, soro tartetik:
—Jeup! deitu zion.
—Ola, Don Prantzisko!
—Astia detanean, prantzez mintzatu bear diagu.
—Ezta ba onezkero errez izango.
—Zer ba?
—Kanpora nua.
—Nora?
—Trosuetara.
—Ez altziok atxurrik Zabaletan? Baño beste leku batean dauzkat nik nere lanak.
—Papa moskas il aldek?
—Beti unore onian berori.
—Ez, alajaña. Ziñez galdetu diat. Papa Moskas il badek eskatu zak arren tokia iretzat. Berebizikoa aiz. Ez aserratu egia esan diatalako. Agur, astokillo, ikusi arte.
Bidaztiak etzuan ezer erantzun. Kopeta goibeldurik eta ezpañak dardar zituala, lepoa eman zion sendakiñari.