Orrialde:Garoa (1912).pdf/129

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Petral, zikin, urde arraioa! Mooño! ... —esan zuan bere artean.
Ta Patxikok, zaldia zigorrez joaz:
—Je, je! Igesi dijoan zakurrari buztanean su eman diot.
Andik aurrera Juan Andresen albiste gutxi izaten zuten Zabaletakoak. Orratik ere, noiz edo noiz etorri oi zan eskutitz bat edo beste, etxekoak egindakoenaren erantzueran, gaur Billadiegotik, biar Palenziatik, orain Medinatik, gero Zamoratik, bein Orensetik eta Braganzatik urrengoan: baño beti elkor ta laburra, zeregin asko ta gogo gutxiko gizonak egin oiduten bezela. «Ondo nabil», «Astudillora goaz», «Katapaz jarri naiz». «Ogetamar gizonen burutzat nago», «Lau illabeteko lana daukagu emen», «Poliki irabazten degu», ta orrela urte askotan; arau batean ta murrizki.
—Ez aldu ezer geiago ipintzen? —galdetu oizuan amak—. Noiz etorri bear duanik ere ez? Ainbeste illabetean zai egonda... Orixen bai dala itzak zenbatuta bialtzea, ontzurreak balira bezela. Gaitzerdi poliki irabazten badu. Ara, Joanes, poliki, baserritarren mintzoeran, asko esatea