Orrialde:Garoa (1912).pdf/131

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

koak: nondik eta nortara lortu zitezkean txanponak errezago ta oparoago Aien artean etzegoan ez Jaungoikoaren agindurik, ez otoitz, ez oitura onik, ez izkuntza garbirik. Iñork etzuan gurutze bat kopetan egiten edo Aita gure bat esaten, kristau oroipenik etzualako edo lagunen bildurrez; denak utzitzen zuten jai egunetako Meza, elizetatik urruti zeudelako edo alkarren lotsaz; denak egiten zuten lanik gogor ta neketsuena, igandietan ere, nagusiekikoa idukitzeagatik edo besteak baño gutxiago ez irabazteagatik.
Denak esan ezkero esana dago, Juan Andresek ere bai. bizikera orrek, egia da, min ematen zion lenbizi biotzean ta osoro illuntzen zion anima; baño laster ito ta estaldu zituan biotzeko arrak eta animaren kezkak. Lagunak bezela ez izatea etzan itxurazkoa, bere ustez; iñork ez aña indar ta gaitasun iduki ta besteak baño geiago ez irabaztea etzegoan ongi. Parre ere egingo zioten. Parre! Naiago zukean ukabilkada bat artu, bere burua gizonen parregarritzat erabilli baño. Ez, jakin zezatela zenbaterañokoa zan menditarra. Izketan ta