Orrialde:Garoa (1912).pdf/133

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ratzea da nere zeregiñik andiena Irabazbidea ta gizon andien adiskidetasuna gañera. Burni bideko nagusi ta agintariak beti zarabilzkit nere atzetik deiezka: "Juan, etzaite emendik aldendu, ta ikusi ezkerraldeko langille oiek zer egiten duten". "Juan, ia gurdi auek azkartxo biraltzen dituzun". "Juan, zeuk asi bearko dezu orko edo ango arrobia". "Juan, emengo lanak bukatzean, gurekin etorri bearko dezu onelako edo alako errira". Astokillo esan ziran neri Don Prantzisko sendatzailleak, baña ez nauka ni emen iñork astokillotzat. Bera da ura astokillo, berritsu, ergel, ziztriña. Irri egin bear iñori, urtean amar milla erreal doi doi irabazten dituan gizonak».
Ezin ukatu genezake Juan Andresek arlo andiak zeuzkala zegoan tokian; berez ta jatorriz trebe, zintzo ta langille ona zalako, nagusiak ongi begiratzen ziotela, gogoz aitortzen degu; baño, balarrondora ta erdi lotsaz bada ere, beste ipuitxo bat agertu bearrean gaude.
Bazebillen an norbait, burutik okozperako zapiduna, gona motz ori lodiz jazten zana, bularrean gurutzeturiko oial zirpil-