Orrialde:Garoa (1912).pdf/136

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

egingo zaio! Bakoitza bere zoroak bizi du. Utzi daiogun pakean, ta goazen beste Zabaletakoak nola zebiltzan jakitera...
.....................................................................
Iñazio Marik luzaroan jarraitu zion bere kolkorako seta gaiztoari. Egun batean galdu ta bestean irabazi, orain gañeko ta geroxeago galtzalle, Jose Domingorekin gora bera andiak erabillita, Abadiñotarra menderatu zuanetik aurrera, urtietan iduki zuan Euskalerriko aizkolarien nagusitza; baña nola betiko illargi beterik eztagoan, Beizamatar gazte indartsu batek azpiratu zuan bein, geiago ez nagusitzara jaikitzeko adu txarrean, ta beste batzuek baztertu zuten ostera azkenengo aizkolarien zingo ta mugetaraño.
Ala ere, iñok ezin zuan bere jokoetatik atzeratu. Alde batetik, lenagoetan entzundako txalo soñuen oroimenak deitzen zion lagun artera; eta beste aldetik ondo zeritzon, nunbait, jokotik dirua errez irabazteari, erdi lanean edo alperreri osoan bizitzeari; bada, Gipuzkoako azoka ta dema geienetan, etxekoen ixillik edo denak ze-