Orrialde:Garoa (1912).pdf/139

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

zen ta ongarriak Baita itza eman ere, benetan gero, etzala iñongo jokotan berriz sartuko, ta lanari eutsiaz biziko zala bere baserria jasotzen; baña urrengo beta zetorkionean agur agindu onak, agur asmo ederrak! beingoa ezer etzala ta, berriz ere berera ta lenera. Animaren etsaiak, bakoitzean bein baño eztu eskatzen. Arrek jakin bein askok egiten duala beti.
Amaren esanakgatik, zorrotz ta garratzagoak izanta ere, etzuan ainbeste ajola izaten Iñazio Marik.
—Ai, tankarra, tankar nagia —asten zitzaion ura— baator i orain ere zerbaiten billa. Ez altziok aposturik iñun? Ala jokorako dirurik ezaldaukak? Gurean etziok ba. Joanari Peru Odolkigana, arrek emango dik kauka. Amaika bidar jan dik ire umien ogia, eskallu, sakel, txotxolo, arloteak alakoak. Ire ondoren ikusten detanean, ara, barru guztia irakiten jartzen zait... Maxkar billatze aut. Gaixorik alago? Ez, ez uste izan; ire kupidarik eztaukat, ire ume ta emaztearen erruki nauk. Ezkenduan guk prenda txarra Azkarragara bialdu!