Orrialde:Garoa (1912).pdf/140

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

—Ama, erre beit lukainka muturtxo bat, sermoia baño goxoagoa data.
—Lotsagabe lotsagaldukoa, obeto egingo uke nere itzaldiak ondo entzun ta elizakoetara sarriago joango baintz. (Labana eskuetan zuala lukainka ebakiaz). Martintxorentzat erreko diat, ez iretzat... Paulatxo nola ekarri eztek? Amarekin gelditu alda? Ik añako ikasbideak emango dizka. Mikalla gaixoa! Esaiok asti aldi batean etorri dedilla onuntz, urdai zati bat eta lukainka batzuk eramatera... Bai aldezute baburrunik aurten? Ez ba, erein ezik... Asto, baldan, alper, ondatzalle... Buruan jotzeko gogoa ematen diak, orra.
Jose Ramonen ziskotik atera oizuan Iñazio Marik diru apurren bat, estualdietan.
—Ermano, bost duroko bat eman bear diak.
—E? Bost durokoa? Zer dalata?
—Gizarteko gauzak. Lengo igandean, Moxolo ta ni asi gaituk, zaragia esku bakarrez jaso baietz ta ezetz, ta galdu eginian. Ezertako ez nauk ia, Jose Ramon.
—Baño zertan sartze aiz i orrelako istilluetan?